ERROMAREN JATORRIA(bloga)
Erroma Italiako penintsularen erdian
dago, Lazio eskualdean hain zuzen ere. Tiber ibaiaren ertzeko muino batzuen
gainean kokatutako hiri hau enklabe paregabe bihurtu zen, iparraldearen eta
hegoaldearen arteko pasabide natural izateak merkataritza kontrolatzeko aukera
eman baitzion. Honek eskualdearen hazkunde demografikoa eta ekonomia bultzatu
zituen, baita instituzio batzuen inguruan bildutako elkarteetan biztanle ugari
pilatzea ere.
Etruskoak ziren, Asia Txikiko jatorria
zuen herri hau eta Italiar penintsulan kokatu zen K.a. IX. mendearen hasieran.
K.a. VIII. mendearen inguruan, Lazio lurraldean, Tiber ondoan herrixka multzo
bat zegoen eta bertako biztanleek, abeltzainak eta nekazariak, latinez hitz
egiten zuten. Etruskoak izan ziren, lurraldearen kontrola lortu zutenean,
Erroma benetako hiri-estatu bihurtu zutenak; barne antolamendu sendoa zuen,
geroko hedapenerako ezinbestekoa izango zena. Erromako kokapen estrategikoak,
Italiar Penintsulako ipar eta hegoaldearen arteko bide naturala, merkataritza
kontrolatu ahal izatea ekarri zion eta honek bere hazkunde ekonomiko eta
demografikoa erraztu zuen.
Erroma K.a. 753an sortu zuten. Eraiki
ostean, monarkia ezarri zen Erroman eta bertako lehen erregea Romulo izan zen;
kondairaren arabera, otso eme batek jaso eta jaten eman zion, bere anaia
Remorekin batera Tiber ibaira botata izan eta gero. Baina berrehun eta
berrogeita hamar urtean zehar Erroma iparraldekoen eta hegoaldekoen menpe egon
zen. Geroago, Erroma hiri-estatu bihurtu zen. Errege-erreginak merkatarien eta artisauen
jardunbidea bultzatzen zuten eta, ondorioz, ariztokraziaren atsekabea eta
monarkiaren gainbehera geratu ziren, Errepublika garaiari hasiera ematen.