HERRI BARBAROAK // KONSTANTINOPLA

HERRI BARBAROAK    HISPAINAN

409. urtetik aurrerrera, herribarbaro batzuek (sueboak, bandaloak eta alanoak) pirineoak zearkatu eta Hispainan sartu ziren. Subeloak eta bandalo asdingo Galizian ezarri ziren;
Garai hartan bizigodoak, Ataulforen gidaritzapean,Galiaren hegoaldeanzeuden. Urte batzuk beranduago, 418. urtean, erromako ituna sinatu zuten.itun orrek Tolosako Erresumaren sorrera ekarri zuen(hiriburua Garano ibaiaren ertzean, Tolosan zuelako deitu izan zaio horrela), eta bernen bidez Erromari gainotzeko herri barbarek Hispainan hartutako lurrak berreskuratzen laguntzeko konpromizoa hartu zuen.

Itun horretan ezarritakoa bete ondoren, galiar lurraldean bisigodoek frankoei eta hauen errege Klovisi egin zieten aurre. Volullen galdu eta gero bisigodoek hasierako kokalekua utzi eta, behin betiko, penintsulansartu ziren. Bertan erresuma berri bat sortu zuten, hiriburua Toledon zuena.

Penintsulan sartu ziren bizigodoak ez ziren 20.000 baino gehiago izango. Hala ere, nahiko azkar ezarri ziren, biztanle hispaniar erromatar haiek nahiko erraz onartu baitzituzten. Hispaniako biztanleak ez zeuden oso antolatut eta, horregatik, ezin ziren borrokatu. Gainera, bisigodoak errespetuz jokatu zuten, oro har, biztanleekin (ohiurak, kultura, lurrak, erlijio… erreparatuz), eta, ondorioz, bisigodoen sarrerak ez zien aldaketa handirik ekarri Hispaniako biztanleei. Leovigildoren erregealdian (568-586) penintsulako ia lur guztien batuketa gertatu zen. Horretarako, sueboen erresuma menderatu behar izan zuten eta hego-ekialdean zeuden bizantziarrak garaitu.



Konstantinopla:
324 urtean Konstantino I Handiak Lizinio ko-enperadore erromatarra garitzen du, Erromatar Inperioko gizonik boteretsuena bilakatuz. Bizantzio bere hiriburu bihurtzea erabaki zuen, horretarako hiria edertu eta babesteko lanak hasi zituelarik, 40.000 langiletik gora erabiliz, gehienak esklabo godoak.
6 urtetako lanen ondoren, 330ko maiatzaren 11 aldera, Konstantino hiria inauguratu zuen, 40 egunetako erritu tradizionalen bidez. Hiriak 30.000 biztanle zituen orduan. Mende bat geroago 300.000tik gora izango zituen.Hiria Erroma Berri bezala berrizendatua izan zen, baina Konstantinopla bezala egin zen ezaguna, eta Erromatarrenitxurarekin izan zen eraikia, foru, kapitolio eta senatuarekin.Konstantino ez zituen jada zeuden tenpluak eraitsi, are gehiago, jentilentzat eta kristauentzat tenplu berriak eraiki zituen. Bere agintaldian gurutziltzatzea, gladiadoreen borrokak eta dibortzioa kendu zituen, eta ohitura kristauei jarraituz, austeritate sexual handiagoa ezarri zuen. Santa Sofiaren, Santa Ireneren eta Apostolu Santuen elizak eraiki zituen (azken honetan izan zen hilobiratua). Kristautasunari laguntza guzti hau eman arren, ez zen inoiz kristautzat hartu bere burua, hilzoria zegoenean bakarrik izan zen bataiatua.Erroma Berria inperioko beste hirien lepo izan zen edertua, zeinei artelanik ederrenak ostu zitzaizkien. Foroan Apoloren estatua handi bat ezarri zen, Konstantinok burua kendu eta berearen kopia bat ezarrarazi zuelarik.Alexandria, Efeso eta batez ere Atenasetatik eskulturak, zutabeak, mosaikoak, obeliskoak... ekarriak izan ziren.Hiriak hipodromo bat zuen, 50.000 pertsona sar zitekeena eta festa herrikoien eta jeneralen omenaldien guna bihurtu zena. Gaur egun, hipodromoa Istanbulen erdiguneko plaza bat bakarrik da, pistaren erdian zeuden bi obeliskoak soilik geratzen direlarik.Konstantino hiltzea, Erromatar Inperioaren banaketa nabaria zen. Hala ere, hau ez zen gauzatu 396 urtean bere ondorengo Teodosio hil arte, zeinak Inperioa bitan banatu zuen: mendebaldeko zatia, hiriburutzat Erroma zuena, bere seme Honoriori eman zitzaion, eta ekialdekoa hiriburutzat Konstantinopla zuena, bere beste seme Arkadiori. Mendebaldeko inperioak ez bezala, zeinak berehala gainbehera egin zuen, Bizantziar Inperioak beste mila urtez mantendu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario